Koronabirusa birus espezieen multzo bat da, ugaztunetan eta hegaztietan gaixotasunak sortzen dituena.[1] Besteak beste, gastroenteritisak eragiten dituzte behi eta txerrietan, eta arnas-aparatuko gaixotasunak oiloetan eta gizakietan. Gizakien kasuan, kasu gehienetan gaixotasuna arina izaten da, baina koronabirus gutxi batzuek kasu larriak sor ditzakete eta heriotza eragin. Ez dago koronabirusek sortutako gaixotasunen aurka egiteko txertorik edo droga antibiralik, eta gaixoei aplikatzen zaien tratamendua sintomak arintzea izan ohi da.
2020ko urtarrilean, COVID-19 indar handiz zabaldu zen Wuhaneko sorburutik Txinara eta mundu osora, ondorio sanitario, sozial, ekonomiko eta politiko larriak eraginez. Martxoaren 11rako, MOEk pandemia izendatu zuen.